Home
Gramera Berria
Barnes and Noble
Gramera Berria
Current price: $20.00
Barnes and Noble
Gramera Berria
Current price: $20.00
Size: OS
Loading Inventory...
*Product information may vary - to confirm product availability, pricing, shipping and return information please contact Barnes and Noble
Gramera Berria euskaldunei gaztelania irakasteko liburu didaktikoa dugu eta elkarrizketa liburutzat har dezakegu asko baitziren hemeretzigarren mendearen erdialdera bai Iparraldean zein Hegoealdean ere gazteleraz ez zekiten euskaldunak. Liburu honen ezaugarri nagusien artean hiztegiaren ikaskuntza aipa genezake, batez ere hitz zerrenda eta elkarrizketen bitartez, ohar gramatikalak alde batera baztertuz. Ez gaude, beraz, gramatika deskriptibo baten aurrean, ikaskuntz eredu praktiko eta erabilgarri baten aurrean baizik. Jaureguyk Hego Amerikara abiatzen ziren euskaldunei zuzentzen die bere Gramera. Euskaldun hauek gaztelania ikasteko premia handia zutenez, erraz ulertzen da gaitasun hori lortzeko eskuliburu "pragmatiko" bat askoz ere baliagarriagoa izango litzaiekela gaztelania "zuzenki" irakatsiko lieken gramatika-tratatu bat baino. Buenos Airesen 1850ean argitaratu zen lehen aldiz eta 1883an bigarren edizio bat argitaratu zen. Hortaz, euskaldunei gaztelaniaz ikasteko Ameriketan argitaratu zen liburu didaktiko bakarra izateaz gain, Gramera Berria Ameriketan euskaraz argitaratutako lehen liburua da. Euskal irakurlearengan eta euskararen historian liburu honek duen balio sozial, kultural, filologiko eta historikoarengatik plazaratu du Euskal Erria argitaletxeak Ameriketan argitaratzen den hirugarren edizio hau.